Patxi Perez eta Konpainia lazkaon izango da ostiralean
Patxi Perez eta Konpainia izango dira Lazkaon ostiral arratsaldean, 18:30etan, plazan, Maizpidek udarako antolatutako kultur egitarauaren baitan.
Patxi eta Konpainia taldeak Euskal Herriko txoko desberdinetako herritarren oinak dantzan jartzen darama abuztu osoa eta ostiral honetan Lazkaon izango dira. Maizpidek udarako antolatutako kultur egitarauaren baitango emanaldia izango da eta arratsaldeko 18:30etan hasiko da, Lazkaoko plazan. Taldea Patxi Perez abeslariak, Panpi Gerardk, Mikel Perezek eta Jummy Arrabitek osatzen dute eta euskal musika tradizionalaz jartzen dituzte plazak dantzan. Beraz, ostiralean Lazkaon fanango, arin-arin zein zenbait jauzi dantzatzeko tartea hartuko dute lazkaotarrek, erromerietako ohiko kanta tradizionalekin batera.