Alex Aranburu Limousingo Tourraren garaile
Alex Aranburu ezkiotarrak maillot horia eskuratu du Limousingo Tourrean. 2. geratu da azken etapan baina sailkapen orokorrean lehen postua lortu du txirrindulariak.
Abuztuaren 16an hasi zen abentura Alex Aranbururentzat Limousingo Tourrean eta gaur amaitu da, emaitza ezin hobearekin. Movistar taldeko txirrindulariak lehenengo postua lortu du sailkapen orokorrean eta gaurko etapako sprintean 2. postua eskuratu du. Bigarrenari 10 segundoko tartea atera dio ezkiotarrak eta sekulako denborak egin ondoren, eta sailkapen orokorreko lehen postuetan mugitu ondoren lasterketa guztian, garaile izan da. Taldeari dagokionean, Movistar taldea ere bikain aritu da lasterketa osoan zehar.