Ignaziotar Bidean erromes italiarrek geldialdia Legazpin
Ignaziotar Bidea egiten ari den erromes talde italiarrak Legazpin egingo du lo gaurkoan. 37 erromesez osatutako taldea da eta Parrokia-Aretoan hartuko dute atseden.
Ignaziotar Bidea egiten ari den erromes talde italiarrak Legazpin hartuko du atseden gaurkoan, Parrokia-Aretoan, eta Urbeltz pilotalekuko dutxak erabiltzeko aukera izango dute. Duela aste batzuk, abuztuaren 5ean, beste talde bat izan zen Legazpin lotan, Poggeschi taldekoak. Gaurkoak ere talde berekoak dira eta talde honek aurrez ere ezaguna du Legazpi, 2018an eta 2019an ere hau hartu baitzuten ostatu bidean.