Eguraldia eguraldi, Ordiziako Azokak ez du hutsik egiten
Eguraldi beroa goizean goiztik eta ekoizleak Ordiziako plazan elkartu dira beste asteazken batez. Azokak ez du hutsik egiten, asteazkenero legez, gaurkoan ere bete da Ordiziako plaza.
Eguraldi beroa eta sargoria gaurko Ordiziako Azokako protagonista; hala ere, eguraldia ez da aitzakia izan ekoizleentzat, ohiko postuetan jarri baitituzte haien produktuak eta goiz bikaina pasa baitute azokan, asteazkenero legez. Gaurkoan, gainera, nabarmena izan da oporretatik itzuli diren horien presentzia, ohiko jende kopurua gerturatu baita erosketak egitera. Berrikuntzaren bat edo beste ere topatu ahal izan dute gaurko azokan, besteak beste, Miren Jauregik eta Edurne Jauregik pikuak ekarri dituzte gaurkoan. Edurnek, txikoria eta eskarolak ere ekarri ditu gaurkoan eta boniatoa izan dute eskaintza gisa bertaratutakoek María Jesús Oriaren eskutik. Arantxa Zurutuzak sagarrak izan ditu gaur bezeroei eskaintzeko eta perretxikuei dagokienean, Barcinaren postuan 35kg onddo 18-29€an eta ziza-horia 6kg 15-18€an izan dituzte.














