Josetxo Imaz lasterketarako izen ematea zabalik dago
GOIERRI // Datorren irailaren 25ean jokatuko da Josetxo Imazen omenezko lasterketa, Txindoki atletismo taldeak antolatuta. Aurten, Lazkaon izango ditu abiapuntua eta helmuga. Helduen lasterketak, 10 kilometroko luzeera izango du. Haurrentzako probak ere izango dira, kategoria desberdinetan. Parte hartzeko izen ematea zabalik dago, kronoak.com webgunean.













