Santa Anastasia jaietako lehiaketako lanen erakusketa
URRETXU // Urteroko moduan, Urretxuko Udalak lehiaketa antolatu du Santa Anastasia jaietako egitarauko azala aukeratzeko. Hamar lan aurkeztu dira eta lehiaketa Nerea Murillo Telleria 21 urteko urretxuarrak irabazi du. Murilloren lana eta lehiaketara aurkeztutako gainontzeko lan guztiak kultur etxean ikusgai jarri dituzte. Hilaren 23a arte egongo dira bertan.













