San Adriango indusketak ikusteko ibilaldi gidatua
ZEGAMA // Leizarrateko (San Adrian) igarobidearen sekretuak ezagutzeko ibilaldi gidatua izango da larunbatean, Anduetza parketxeak antolatuta. Udako azken indusketa arkeologikoaren aurkikuntzen berri emango dute. 10:00etan Aldaolako aparkalekutik irten eta 11:30ean amaituko da. 5 euro balio du eta aurrez izena eman behar da 943 80 21 87 edo 688 623 609 zenbakietara deituta.












