San Migel festa hiru astetan ospatuko dute Lazkaon

Esparruko bira irailaren 18an egingo dute lazkaotarrek. Sagardo probaketa ere itzuliko da, baita Basherri Eguneko nekazaritza azoka ere. Irailaren 29an, egun osoko egitaraua.

San Migel eguneko herri afaria, Lazkaoko plazan, 2018an. /Aimar Maiz

Lazkaoko San Migel jaiak eta festa-aurreak pandemia aurreko edukia izango dute aurten. Hiru astetan zabaldu dituzte ekitaldiak. Iraileko festa herrikoia girotzen irailaren 17an, larunbatarekin hasiko dira. Biharamunean, irailaren 18an, Esparru mendira igoera eta bertako erromeria izango dira.

Irailaren 24-25eko asteburua ere ekitaldiz betea izango da, berriro. Batetik, sagardo dastaketa antolatuko dute berriro, koronabirus aldian ezeztatua egon dena. Basherri eguna ere egingo da, irailaren 25ean (iaz antolatu zuten azoka).

Josetxo Imazen Oroimenekoa korrika probaren erdigunea Lazkao izango da, gainera, aurten. Irailaren 25ean da Lazkao, Beasain eta Ordizia zeharkatzen dituen lasterketa. Hasiera eta helmuga Lazkaon izango ditu.

Azkenik, San Migel eguna, irailaren 29an, bete-betea etorriko da. Umeentzat puzgarriak, pilota, errondaila eta batukada, eta herri afaria berreskuratuko dituzte lazkaotarrek.

San Migel eguneko herri afaria, Lazkaoko plazan, 2018an. /Aimar Maiz

San Migel egitaraua Lazkaon 2022

Irailak 17, larunbata

  • 11:00. Erraldoiak eta buruhandiak. (euria egiten badu, irailaren 24ra atzeratko da)
  • 19:00. ‘Gazte’ antzerki eta dantza ikuskizuna, Oinkari dantza taldearekin eta Hika Teatroa konpainiarekin.
  • 22:00. Zezen suzkoa (jantzi egokiekin joan)

Irailak 18, igandea

  • Esparruko bira. Mendira igoera, ekitaldia, erromeria, bazkaria…

Irailak 23, ostirala

  • 20:30. ‘eRRe. Aldarri bat bertsoz’ ikuskizuna, Arerian.

Irailak 24, larunbata

  • 11:00. Eskola-umeen duatloia.
  • 19:00. Jundajo txaranga.
  • 19:00. Sagardo dastaketa, plazan.
  • 19:00. Lazkaoko talogileak.

Irailak 25, igandea

  • Goizean. Basherri Eguna, nekazaritza azoka eta erakusketak, plazan.
  • Josetxo Imazen Oroimenekoa korrika lasterketa herrikoia. Hasiera eta helmuga Lazkaon.

Irailak 28, asteazkena

  • 18:00. Euskaraldiaren kalejira.

Irailak 29, ostirala. San Migel eguna

  • 10:00-13:00 eta 16:00-19:00. Haurrentzat eta gazteentzat jolas parkea, jokoak eta puzgarriak.
  • 10:30. San Migel pilota txapelketa.
  • 12:00. Meza.
  • 18:00. Alaitasuna errondailaren joaldia, Orobionen.
  • 19:00. Suthai batukadaren joaldia, kalean.
  • 20:30. Herri afaria, plazako frontoian.
  • 22:30. Iratzar erromeria taldea.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa