Sergio de la Fuenteren margolanak Ataungo Troskaeta tabernan erakutsiko dituzte
Irailaren 14tik 26ra egongo da erakusketa San Martin auzoko taberna horretan.
Sergio de la Fuente margolaria Ataungo Troskaeta tabernan margolan erakusketa zabalduko dute, asteazken honetan, irailaren 14an. Ataunen bizi den Sergio de la Fuente margolariaren bilduma bat jarriko dute, eta irailaren 26ra arte egongo dira ikusgai.
Buenos Airesen (Argentina) jaiotako margolariak urte sorta bat darama Goierrin. Hainbat erakusketa jarri izan ditu lehenago Beasainen eta Ordizian, baita Troskaetan bertan ere. Margolanez gain, karikatura ere landu izan du. Besteak beste, Ataunen ‘Marrazkitaun’ marrazketa topaketa antolatu zuen, iazko urrian.

Sergio de la Fuente margolaria

Erakusketaren kartela













