Txapagain esku pilota eskolako ikasturte hasierako bilerarako deia egin dute
Ostegunean, hilak, 15 izango da, Barrena kultur etxean, 19:00etan hasita.
Ordiziako Txapagain esku pilota eskolak 2022-2023 ikasturteko entrenamenduak irailaren 19an hasiko ditu. Entrenamendu horiek egiteko ordutegiak, protokoloak eta gainontzeko zehaztasunei buruz hitz egiteko gurasoentzat bilera egingo da, irailaren 15ean, ostegunean, arratsaldeko 19:00etan, Barrena Kultur Etxea.