Amaia Puinek irekiko du ipuin-kontaketa saioen ikasturtea
LEGAZPI // Udako oporren ondoren, itzuli dira ipuin kontaketa saioak Legazpiko Udal Liburutegira. Gaur Amaia Puin kontalariak egingo duen saioarekin hasiko da ikasturte berria. Liburutegian bertan izango da, 18:00etan hasita. Jarduera hau doakoa da, eta edukiera mugatua da. Abendura bitartean, saio gehiago izango dira, Pello Añorga, Ines Bengoa eta Lur Korta ipuin kontalari eta idazleen eskutik.












