Jubilatuen astea ospatuko dute Legorretan

Bihartik hasita igandera arteko egitaraua izango dute.

Jubilatuen asteko ekitaldietako bateko artxiboko irudia. Arg: Legorretako Udala

Hiru urteren ondoren, jubilatuen astea bueltan da Legorretan, Aldaieta jubilatu elkarteko kideen ekimenez. Bihartik hasita igandera arteko egitaraua antolatu dute:

Asteazkena, 14:

18:00: Bakardadeari buruzko hitzaldia Ianire Ugarterekin (ele bitan). Udaletxean.

Osteguna, 15:

17:00: Bingoa. Elkartean.

19:30: Patata tortillen dastaketa, ardo on batez lagundua. Elkartean.

Ostirala, 16:

18:00: IX. ibilaldi neurtua. Bi itzuli izango dira, 5 km guztira (ordu eta erdi inguru). Ondoren, txistorra banatuko da elkartean.

Igandea, 18:

11:15: meza. Ondoren, hamaiketakoa herriko hiru elkarteen eskutik.

14:00: sari banaketa jokoetako irabazleei, eta opari eta lore eskaintza aurtengo omenduei: Irene del Amo eta Laureano Garrido.

14:30: bazkaria Tolosako Larreak zerbitzatua.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa