Popatik hirukoteak 'Esadazi txiki' singlea argitaratu du
BEASAIN- ORDIZIA // Popatik hirukoteak Esadazu txiki abestia argitaratu zuen atzo. Ekaitz Goikoetxea beasaindarrarenak dira hitzak eta Xabier Crehuetena melodia. Etorkizunak loa galarazten dion pertsona baten larrutik abestutako pieza da. «Laster» lehen diska argitaratuko dutela ere aurreratu dute, orain arte argitaratutako abestiekin. Etzi, bestalde, Maitatzeari ikuskizun poetiko musikala aurkeztuko dute Ordizian, Barrena jauregian, 19:00etan.













