Urriaren 8an Donostiara joateko deia egin dute
Urriaren 8an Donostian egingo den manifestaziora joateko deia eginda amaitu zuten elkarretaratzea Lazkaon. «Donostia txiki geratu behar zaigu egun horretan», bota zuten erronka. Orduan gauzatuko dute duela bi urte hasitako dinamika: Euskal Herriari 3.127.326 kilometro egiteko eskatu zioten, herritar bakoitzeko kilometro bat, euskal presoak etxeratzeko auzian mugitzen ari den gizartea irudikatzeko. 11:00etan Bulebarrean azkeneko kilometroak egingo dituzte eta 12:00ean, manifestazioa. 15:30etik aurrera, azkenik, musika jaialdia izango da Illunben. 13 musika talde, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariak eta Porrotx pailazoa izango dira besteak beste. Sarrerak erosteko: sare.eus/urriak 8.













