Jubilatuen Eguna ospatuko dute igandean Seguran
Meza, omenaldia eta bazkaria antolatu dute.
Segurako jubilatu eta pentsiodunek Jubilatuen Eguna ospatuko dute igandean, azken bi urteko etenaren ondoren. 13:00etan meza izango da eta hori amaitzean, herrian adinik handiena duenari omenaldia egingo zaio, lore sorta bat oparituz. Udal ordezkariak haren etxera joango dira. 14:30ean Baratze pilotalekuan elkarrekin bazkalduko dute jubilatuek. Musika ere egongo da eta txistulariek eta abesbatzak ere parte hartuko dute egunean.













