Stock eta kale azoka egingo dituzte ostiralean eta larunbatean
Tokiko hamalau saltokik parte hartuko dute. Horietako hamar izango dira Kale Azokan, eta beste lauk postuak jarriko dituzte Plaza Nagusian.
Stock eta Kale Azoka egingo du ostiralean eta larunbatean, goiz eta arratsaldez, Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, Ordiziako Udalarekin batera eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, merkataritza eta kontsumo sailaren laguntzarekin.
Ordiziako merkataritzaren eskaintza oparoa Stock eta Kale Azokan islatuta ikusiko da, eta goierritarrak prezio erakargarrietan produktu aukera interesgarriak bertatik bertara izango dituzte. Udako denboraldiko produktuak izango dira batik bat, eskaintza berezietan aurkitu ahal izango direnak. Dena den, Ordiziako saltokiek udazkenera begira prest duten eskaintza ere ezagutu eta erosi ahalko dute bertaratzen direnek.
Stock azokak, Plaza Nagusian, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta Kale Azoka, saltokien aurrean, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango dira.
Hamalau saltoki
Tokiko hamalau saltokik parte hartuko dute aurtengo ekitaldian. Horietatik hamar izango dira Kale Azokan, eta lauk ipiniko dituzte postuak Plaza Nagusian. Ondorengoak dira bi ekintzetan parte hartuko duten saltokiak: Arantxa lentzeria eta mertzeria, Biñaspre estetika eta lurrindegia, Black & White estetika eta osagarriak, Gofi Berri haur eta gaztetxoen moda, Irurena lentzeria eta mertzeria, Lua emakume arropa eta osagarriak, Mirentxu haur eta gaztetxoen moda, Ness by Esti Garzia emakume arropa eta osagarriak, Oskarbi oinetakoak, Porfirio Fernandez gizon moda eta osagarriak, Serendipity emakume arropak eta osagarriak, Uriba gizon moda eta osagarriak, Vicuña emakume eta gizon moda, Vicuña Sport kirol moda eta osaga













