Zaldibiako irakurleek 'Neguko argiak' liburua landuko dute
ZALDIBIA // Zaldibiako Irakurle Taldeak bihar landuko du udan zehar irakurritako liburua. Irati Elorrietaren (Algorta, Bizkaia, 1979) Neguko argiak eleberriari buruz jardungo dira. Olaldeko parkean elkartuko dira, eguraldi ona bada, 19:00etan; bestela, Karreane kultur etxean. Ohi bezala, Karmele Etxabek gidatuko du irakurleen solasaldia. Mokadutxo bat egingo dute bukatutakoan.












