'Sukaldanitzak' liburua aurkeztuko dute hilaren 27an
URRETXU // Datorren asteartean Sukaldanitzak: aniztasuna lapiko artean liburua aurkeztuko dute Urretxuko liburutegian, Interes Gunea ekimenaren barne. Ekitaldia 19:00etan izango da. Sukaldanitzak liburua Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak argitaratu du. Liburuan Mahaian parte hartzen duten kide ezberdinen errezetak jaso dituzte. Lau kontinentetako 31 errezeta jaso dituzte.













