Urretxun Biodantza ezagutzeko aukera izango da gaur
URRETXU // Mentxu Arjonillak biodantza saioa eskainiko du gaur Urretxun. Ikastolan izango da, 19:00etatik 21:00etara. Saioa doan izango da. Helburua biodantzaren onurak ezagutzera ematea da. Arjonillak 10 urte baino gehiago daramatza biodantza munduan. Doaneko saio honetan parte hartu nahi dutenek 626 661 292 telefono zenbakira deitu behar dute izena emateko.












