Bost kultur ikastaro eskaini dituzte Lazkaon, urterako
Yoga, marrazketa, aretoko dantzak, robotika eta dantza mota desberdinen ikastaroak egin ahalko dira 2022-23 ikasturtean Lazkaon, udalak antolatuta. Aste honetan zabaldu du izena emateko aukera. Lazkaoko udaletxean apuntatu behar da, presentzialki bertara joanda.
Yoga ezagutzeko, ate irekien hiru saio egingo dituzte; irailaren 26an 17:00etan haurrentzat, 18:00etan nerabeentzat, eta 28an 11:00etan jubilatuentzat. Klaseak astelehen arratsaldean (17:00 edo 18:30) eta astearte goizean (09:00 edo 10:30) dira. Hilean 31 euro da, Orobionen.
Beste arloak
Marrazketa arratsaldero emango dute (28 euro hilean), aretoko dantzak hiru egunetan kiroldegian (28 euro), robotika lautan (33 euro), eta dantza orientala, terapiakoa eta libreak kultur etxean (31 euro).












