Pello Ramirezen eta Nacho Sotoren kontzertua 19:30ean
ZEGAMA // Paraje ederrean musikaz gozatzeko aukera izango dute gaur zegamarrek. Pello Ramirez akordeoi eta biolontxelo jotzaileak eta Nacho Soto piano jotzaile eta teklistak kontzertua eskainiko dute Anduetza parketxean. Zegamako Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako emanaldia da. 19:30ean hasiko da.












