Ariketa fisikoaren eta osasunaren eskaintza Zaldibian
ZALDIBIA // Zaldibiako Udalak hiru kirol ikastaro antolatu ditu kurtso osorako, eta izena emateko epea urriaren 4ra arte da. Pilatesa eta hipopresiboak ostiraletan (15:30-17:00), kardio eta tonifikazioa astelehen eta ostegunetan (14:30-15:30) eta edadekoen mantentze gimnastika astearte eta ostegunetan (09:15-10:15) emango dute. Olalden makinan ere badaude.













