Harrikalari onenen festa
26. Harrikalari Txapelketa jokatu da larunbatean San Migeletako ospakizunen barruan. Haritz Maiz eta Amaia Eskisabel izan dira harrikalari onenak. Maizek 26 metro eta 73 zentimetrora jaurti du 2.080 gramoko harria. Eskisabelek, berriz, 13:03ko jaurtiketa egin du. Bigarren Borka Irizar (25:60) eta Oihana Katarain (10:60) izan dira.













