ButaK 21 zineklubak 'Elvis' pelikula emango du ostiralean
ButaK 21 zineklubak Elvis pelikula emango du ostiralean, 22:00etan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Elvis Presley artistaren bizitzari buruzko pelikula hau egiteko, Baz Luhrmann zuzendaria Presleyren eta Tom Parker managerraren arteko harreman hartu du ardatz bezala. Presleyren rola Austin Buttler aktoreak bete du eta Parkerrena Tom Hanks beteranoak. Urteko pelikula arrakastatsuenen artean dago.












