Urriaren 16an jokatuko da Beasaingo jendaurreko pintura lehiaketa
Igartzako jauregiko erakusketa aretoan 09:00etatik 10:30ak bitartean zigilatuko dira lanak. Sari banaketa ere bertan egingo da, 18:30ean.
Iban Aranbururen pintura lana. Herriko saria irabazi zuen 2021ean. Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak, udalaren babesean antolatzen duen 31. jendaurreko margo sariketa urriaren 16an, izango da. Nahi duen edonork har dezake parte inolako eragozpenik gabe, eta pintatzeko gaia, Beasaingo herria eta auzoak izango da.
Oinarriak:
- Neurria: Lanaren alde luzeenak ezin izango du metro bat baino gehiago neurtu. Librea izango da pinturaren oinarri erabili daitekeen materiala. Lana euskarri gogor batean aurkeztuko da. Euskarri bat baino gehiago zigilatzea onartuko da baina aurkezpenean bakarra onartuko da.
- Lanak zigilatzea: Igartzako jauregiko erakusketa aretoan izango da goizeko 09:00etatik 10:30ak bitartean. Euskarriak lanerako aurretik prestaturik eraman daitezke, baina tonu bakarrean; ez da onartzen marrazki, zirrimarra edo marra aztarnarik edukitzea.
- Lanak aurkeztea: Lanak Igartzako erakusketa aretoan aurkeztuko dira sinatuak 13:30etik 14:30ak bitartean, egilearen datuak dituen fitxarekin batera. Ondoren nahi duenarentzat bazkaria izango da Arrano Elkartean.
- Epaimahaia: Horretarako gai den epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak. Kalitate berdintsuko lanen artean zuzenean (ez argazkitik) margotutakoa lehenetsiko da. Sari banaketa 18:30ean izango da erakusketa aretoan. Epaimahaiaren erabakia ezin apelatuzkoa izango da.
- Lanen erakusketa eta jabegoa: Aurkeztutako lanekin erakusketa bat egingo da erakusketa aretoan bertan, urriaren 16tik 30era. Eginiko lana saldu nahi dutenek, prezioak finkatu beharko dituzte, aurkezten diren unean. Helduen eta Herriko lehen sariak udalaren esku geldituko dira, beste lan guztiak berriz, bakoitza bere egilearenean. Lanak jasotzeko epea hilabete luzatuko da.
Sariak
- Helduak:
- 1. saria: 700 euro eta ikurra.
- 2. saria: 400 euro eta ikurra.
- 3. saria: 300 euro eta ikurra.
- Gazteak (-18): 100 euro eta ikurra.
- Akzesita: 150 euro.
- Herrikoak:
- 1. saria: 400 euro eta ikurra.
- 2. saria: 150 euro eta ikurra.












