Lurra dantza taldean izena emateko aukera dago
URRETXU // Santa Anastasia jaiak amaitu ondoren, Urretxuko Lurra dantza taldeak 2022-2023 ikasturterako izena emateko epea ireki du. Lau urtetik gorako herritar guztiek dantza egin dezakete Lurra taldekoekin. Txistua, atabala edo akordeoia jotzen duten musikariek ere taldeko ateak zabalik dituzte. Lurrako kideak lizeo azpiko lokalean izango dituzte zain, ostiralean 17:30ean.












