Larunbatean jokatuko da Tartaloetxeko 28. mus txapelketa
15:00etatik 15:30era izango da izen-ematea. Txapelketa 8 erregetara jokatuko da.
Bi urteko etenaren ondoren, larunbatean Zegamako Tartaloetxe Kirol Elkarteko 28. Mus Txapelketa jokatuko da bertaratzen diren bikoteen artean. 8 erregetara izango da. Bikoteek 15:00etatik 15:30era eman beharko dute izena, eta ondoren hasiko da txapelketa. Sariak lehen 8 bikoteentzat ez ezik, elkarteko bazkidez osatutako lehen bikotearentzat ere izango dira. Tartaloetxeko zuzendaritzak eskerrak eman nahi dizkie aurrez sariak eman dituzten laguntzaileei eta bertaratuko direnei.