Pello Añorgaren ipuin-kontaketa saioa ostegunean
LEGAZPI // Ipuin kontaketa saio berri bat antolatu du Legazpiko Udal Liburutegiak hilaren 5erako, osteguna. Pello Añorga ipuin kontalaria izango da bertan, eta 3 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa eskainiko du. 18:00etan izango da, liburutegian bertan.












