Boleibolarekin hasiko dute ikasturtea gaztelekuan

Bihar 17:00etan izango da saioa.

Belegazte gaztelekuko gazteek bihar ekingo diote 2022/2023 ikasturteko egitarauari. Boleibol saioa izango dute 17:00etan. Irailaren 30ean ireki zuten gaztelekua, merienda bat eginez. Nerabeekin urrian eta abenduan egiteko jarduerak antolatu dituzte.

Urriko eta abenduko agenda:

  • Urriak 8: boleibola.
  • Urriak 15: futbolin eta ping-pong txapelketa.
  • Urriak 22: Pizzak egitea.
  • Urriak 29: Pelikula palomitekin.
  • Azaroak 5: Escape Room.
  • Azaroak 19: Gure Kasa.
  • Azaroak 25: Gabonetako programazio bilera.
  • Azaroak 26: Txokolatea txurroekin.
  • Abenduak 2: Argazki lehiaketako sari banaketa.
  • Abenduak 3: Euskararen eguna ospatzeko, ‘Mihiluze’.
  • Abenduak 10: Harrapaketa jolas erraldoia.
  • Abenduak 16: Gabonetako apaingarriak.
  • Abenduak 17: Pelikula litxarkeriekin.

Gaztelekuko ordutegia 17:00etatik 20:00etara izango da ostiraletan, eta 16:30etik 20:30era larunbatetan.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa