220 lagun inguruk parte hartu dute Xendapedalak mendi bizikleta martxan
9:00etan irten dira txirrindulariak udaletxe paretik. Bi ibilbide izan dituzte aukeran: 36 kilometrokoa eta 27 kilometrokoa.
Goierriko txirrindularitza zaleek taldean mendi bizikletan ibiltzeko aukera izan dute goizean. Xendapedalak mendi bizikleta martxa egin da hirugarren aldiz, Legorretako Pikuk Kirol Klubak antolatuta. Legorretako udaletxe paretik atera dira parte hartzaileak 9:00etan. Eguraldi kaskarrari aurre egin eta bizikleta gainean jarri dira ibilbidea osatzeko asmoz. Bi ibilbide izan dituzte aukeran: 36 kilometrokoa, luzea, eta 27 kilometrokoa, motza. 224 lagunek jaso dute martxa egiteko beharrezkoa den dortsala.













