Mozorrotuen egunaren ondoren, paella jana
Santa Fe jaietako laugarren eguna dute gaur zaldibiarrek. Pancho Balbuena mariatxiak emanaldia egin du plazan.
Zaldibiako Santa Fe jaietako laugarren eguna dute gaur zaldibiarrek. Atzo mozorro eguna izan zuten, baina festak ez du etenik eta gaur ere jai giroan murgildu dira herritarrak. Eguerdian Pancho Balbuena mariatxiak emanaldia eskaini du plazan. Artean, koadrilaka edo taldeka paellak prestatzen ibili dira paella janean parte hartu dutenek. Bazkaltzen dabiltza orain. Bazkalondoren, kantaldia egingo da.
Mozorro festa eta haurren jaialdia izango da 17:30ean, eta iluntzean, Batukada Feminista. 20:00etan ‘Etxera bidea gertu’ lelopean manifestazioa egingo da. Eguna bukatzeko, 23:00etan, Alarma Moreak eta DJ Üzkülü-k joko dute.
















