Maialen Akizu urretxuarra hirugarren Bertso Txapelketa Nagusiko Lizarrako saioan

Maialen Akizu urretxuarrak hirugarren postua lortu du Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusiko Lizarrako saioan, 658.50 punturekin.

Argazkia: bertsozale.eus

Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusia badoa aurrera eta saioak pasa ahala final handian nor egongo den jakiteko pausuak emanez doaz. Gaurkoan Lizarran izan dute saioa. Bertan, Aitor Bizkarra, Asier Azpiroz, Imanol Uria, Unai Gaztelumendi, Iñigo Mantzizidor “Mantxi”eta Maialen Akizu urretxuarra izan dira. 

Goierritarrak hirugarren postua eskuratu du 658.50 punturekin. Hasierako agurraren ondoren, 8ko nagusian aritu da Akizu, Aitor Bizkarrarekin batera unibertsitateko ikasle paperean. Ondoren, Imanol Uria izan du lagun 8ko txikian abesteko. Kasu honetan, lagun arteko elkarrizketa bat izan dute hizpide. Jarraian, bakarka aritu da urretxuarra, puntuei erantzunez, gaitzat jolasa izanik. 10eko txikian aritzeko Unai Gaztelumendi izan du ondoan, txanda horretan ere lagun paperean. Amaitzerako agurraren aurretik bakarkako txanda izan du Akizuk, “Zure egoera orain arte ezkutuan mantendu duzu. Gaur, laguntza eskatu beharrean zaude.” gaipean.

Puntuazioei dagokienean horrela gelditu da gaurko puntuazio taula, Aitor Bizkarra lehen postuan, Asier Azpiroz bigarrenean eta Maialen Akizu hirugarrenean izanik:

Puntuazio Taula

  8ko handia 8ko txikia puntu-eran 10eko txikia ganbara Guztira
Aitor Bizkarra 138.00 128.50 142.50 140.00 144.50 693.50
Asier Azpiroz 131.00 135.50 136.50 132.00 131.00 666.00
Maialen Akizu 122.50 133.50 141.50 142.00 119.00 658.50
Imanol Uria 129.00 133.50 129.50 133.50 126.50 652.00
Unai Gaztelumendi 117.00 129.00 121.50 133.00 130.00 630.50
Iñigo Mantzizidor ‘Mantxi’ 127.50 122.00 120.00 132.00 121.00 622.50
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa