XXXIX. Euskal Herriko Artzain Gazta Txapelketan Patxi Perez de Eulate (Larrea) irabazle

XXXIX.Euskal Herriko Artzain Gazta Txapelketan Patxi Perez de Eulate (Larrea) irabazle. Bigarren eta hirugarren postuak La Leze gazta eta Beñat Egañarentzat, hurrenez hurren.

Argazkia: Artzai Gazta

Gaurkoan Baserri Eguna antolatu dute Idiazabalen eta bertan, Euskal Herriko Artzain Gazta Txapelketa egin dute. Euskal Herriko txoko desberdinetako gazta ugari aurkeztu dira txapelketara.

Abere eta nekazal makineria erakustaldiaz gain, gazta eta bertako produktuen eskaintza zabala izan dute idiazabaldarrek. Horrez gain, gazta-egite erakustaldia ere izan da, herri kirol, jolas zein musika tarteko.

XXXIX.Euskal Herriko Artzain Gazta Txapelketan Patxi Perez de Eulate, Larreakoa, irabazle. Bigarren eta hirugarren postuak La Leze gazta (Ilarduia) eta Beñat Egaña (Mutriku), hurrenez hurren.

Laugarren postua goierritar batentzat izan da, Joseba Insausti ordiziarra izan da postu hau eskuratu duena, Otatzakoa. Bestalde, dastaketa herrikoiaren saria ere Beñat Egaña mutrikuarrak eraman du.

_MG_0079

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa