2023ko herri egutegia osatzeko argazkiak azaroaren 11ra arte bidali daitezke
Herritar bakoitzak gehienez 5 argazki bidali ditzake. Parte hartzaileen artean saski bat zozkatuko da.
2023 urteko herri egutegia osatzeko deialdia zabaldu du Ormaiztegiko Udalak. Ohi bezala, hurrengo urteko egutegia ormaiztegiarrek ateratako argazkiez osatu nahi dute. Horretarako azaroaren 11ra arte bidali ditzakete irudiak herritarrek, kultura@ormaiztegi.eus helbide elektronikora. Bereizmen altuko argazkiak izan behar dute (300 ppi gutxienez), horizontalean. Parte hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki bidali ditzake. Partaide guztien artean saski bat zozkatuko dute.