Aitor Azurmendik eta Luis Lasak irabazi dute Tartaloetxeko 28. mus txapelketa
Bigarren postua Egoitz Rivasek eta Andoni Saez de Maturanak lortu dute. 13 bikotek parte hartu dute.
Tartaloetxeko 28. mus txapelketa jokatu da larunbatean, 8 erregetara. 13 bikotek parte hartu dute. Aitor Azurmendi Larreak eta Luis Lasa Alustizak jantzi dute txapela eta bigarren izan dira Egoitz Rivas Larrea eta Andoni Saez de Maturana. Antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie parte hartzaileei eta sariak eman dituzten guztiei.














