Asteburu beltza izan da Oianguko palarientzat
Gipuzkoako txapelketako bosgarren jardunaldian, Oianguko zazpi bikotetik, lehenen mailan jokatzen duten biek lortu dute garaipena.
Aurrera doa Gipuzkoako Txapelketa paleta larruz modalitatean. Bosgarren jardunaldia jokatu dute asteburuan. Oianguko palarientzat asteburu beltz xamarra izan da; zazpi partida jokoan, eta soilik, lehenen mailako bikoteek lortu dute garaipena. Ostegunean, Olaberrian, Ibarguren eta Olaran, Errepalako bikotearen aurka neurtu ziren eta 35-27 izan zen emaitza. Pauso garrantzitsua, final erdien atarian. Bigarren albiste pozgarria, Errenteriatik iritsi zen, ostiralean. Bertan jokatu zuten Oiangu1eko bikoteak (Irastorza eta Andonegi) eta mndean hartu zituzten etxekoak, 30-35 irabazi zutelarik.
Gainontzean, markagailua kontra izan zuten Oiangutarrek. Hirugarren mailan lehiatzen ari den Oiangu2 bikoteak, Gonzalez eta Samaniego, 18-35 galdu zuen Debako bikotearen aurka, Olaberrian. Maila bereko Oiangu3koek (Larrarte-Elorza), maila eta esperientzia ona erakutsi bazuten ere, Andoaingo bikotea gehiago izan zen; 16-35 izan zen emaitza, andoaindarren alde. Eta porrot mingarriena, Oiangu1 bikotearena izan zen (Naldaiz eta Etxeberria). Oriokio bikotearen aurka, partida oso lehiatu baten ondoren, puntu bakarragatik galdu baitzuten (35-34).
Bigarren mailan, Oinagu1 bikotea (Otegi eta Arregi), Oiartzungo bikotearen aurka lehiatu zen. Partida erdira arte nahiko berdinduta joan baziren ere, oiartzuarrek gehiago asmatu zuten bukaera aldera, garaipena lortuz (29-35). Eta maila berean jokatzen ari den Oiangu2 bikotea (Ropero eta Garrido), Errepalakoen aurka garaipena lortzeko gertu izan baziren ere, 32-35 geratu ziren.