Bide Berdeko sendabelarrak Zumalakarregi Museoko ortuan

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Bide Berdean sendabelarrak bildu dituzte parte hartzaileek, eta museoko lorategian landatu dituzte gero.

Zumalakarregi Museoko lorategia landu dute haur zein helduk larunbatean. Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, ‘Gure sendabelarren ortua museoan’ familia tailerra egin da. Lorategiaren zaintza bermatzea izan du helburu proiektuak. Bide Berdera abiatu ziren bertan dauden sendabelarrak biltzeko. Clara Gutierrez biologo eta etnobotanikoak eman zituen azalpenak. Ondoren herrigunera itzuli eta bildutako landareak elkarrekin landatu zituzten, museoko ortu berrian.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa