Gabiriako Errezil Sagar Egunerako izen-ematea zabaldu dute
Errezil sagarren lehiaketan, sagar-goxoarenean edo baserriko produktuen azokan parte hartu nahi duten baserritarrek urriaren 15erako eman behar dute izena, udaletxean. Azoka azaroaren 20an ospatuko da.
Gabirian azaroaren 20an ospatuko dute Errezil Sagarraren Eguna, hilaren hirugarren igandean, ohi denez. Betiko legean, herriko baserritarrei zuzendutako lehiaketak eta salmenta izango dira. Errezil sagarren lehiaketa eta fruta horrekin egindako sagar-goxo edo menbrillu lehiaketa jokatuko dira. Horiez gain, nekazaritza azoka ere.
Erbie elkarte antolatzaileak eta Gabiriako Udalak zabaldu dute izena emateko epea. Urriaren 15a baino lehen, udaletxera hots egin (943 88 07 34) behar dute parte hartu nahi dutenek, eta zer sailetan zehaztu.