Ioseba Eskuderok 20. postuan amaitu du Gorbeia Suzien proba
3 ordu 44 minutu eta 59 segundotan helmugaratu da idiazabaldarra munduko skyrunning txapelketako finalean.
Ioseba Eskudero idiazabaldarrak 20. postua lortu du Gorbeia Suzien skymasters lasterketan, proba 3 ordu 44 minutu eta 59 segundotan amaituta. Munduko skyrunning txapelketako azkeneko proba eta final handia izan da Zeanurin (Bizkaia) jokatutakoa. Bertan erabaki da skyrunner onenak zein izan diren aurtengo denboraldian. Vachon Noémi eta Nicolas Molina izan dira irabazleak. Eskuderok Euskal Selekzioarekin parte hartu du.