Itsason 36 lagunek parte hartu dute udazkeneko auzolanean
Auzolana amaitutakoan afaria egin zuten parte hartzaileek Ostatuan.
Udazkeneko auzolana egin dute larunbatean Itsason. 36 lagunek parte hartu dute zeregin ezberdinak eginez. Aurreikusitako lanak egin dituzte: su egurra egin, elizako atzeko ateari ranpa jarri, gaztelekua pintatu, lorategiak txukundu Itsason eta Alegian, Itsasogoeneko bidegurutzean zuhaixkak edo landareak jartzeko pareta egin eta lurrarekin bete eta seinalitikak birpasatu, falta direnak osatu eta erori direnak konpondu dituzte.
Auzolana amaitu ondoren, herriko produktuekin egindako menua afaldu zuten 30 lagunek Ostatuan.
Argazkiak: Itsaso Herria