JJ Vaquero bakarrizketagilea izango da Movember kanpainaren barruan
Azaroan sartzearekin batera martxan jarriko dute gizonezkoei eragiten dien minbizien ikerketarako diru bilketa eta kontzientziazioa helburu dituen Movember kanpaina. Bakarrizketa saioa, azaroaren 4an izango da, eta sarrerak salgai daude.
Azaroa hastearekin batera martxan jarriko da Movember kanpaina, Goierriko MoHerri taldeak sustatuta. Gizonezkoei eragiten dien minbizien ikerketarako diru bilketa eta kontzientziazioa dira kanpainaren helburu nagusiak. Momentuz, azaroan zehar egingo diren ekintza guztien informaziorik ez dute zabaldu, urria bukaeran egingo duten aurkezpenean egingo baitute hori, baina bai aurreratu dute, azaroaren 4an, bakarrizketa saioa izango dela Lazkaon. JJ Vaquero izango da gonbidatu nagusia eta Alex Rabanalek osatuko du kartela. Kike Bigurik aurkeztuko du saioa. Lazkaoko Areria aretoan izango da emanaldia, 19:00. Sarrerak 10 euro balio du, eta dagoeneko salgai daude. Erosi nahi izatekotan sartu Lazkaoko Udalaren webgunean, edo klikatu hemen.