Lazkaoko adinekoek bihar izango dute 'Pausoka' ibilaldietan parte hartzeko bigarren aukera
Seigarren urtez, taldean ariketa fisikoa egiteko ekimena hasi da Lazkaon, udalaren Gizarte Zerbitzuek bultzatuta. Asteartero 10:30ean elkartuko dira adinekoak, markatutako ibilbide bat oinez lagunartean egiteko.
Pausoka ekimenaren seigarren denboraldiari lehengo astean eman zioten hasiera Lazkaon. Hogei bat herritar elkartu ziren, adinekoak denak, eta taldean edo lagun batzuekin ibiltzea da ekimenaren funtzioa. Adinekoek ere ariketa fisikoa egin dezaten eta lagunartera bildu daitezen, asteartero izango dute aukera. 10:30ean plazan elkartuko dira.
Udalaren Gizarte Zerbitzuetatik antolatutakoa da Pausoka, baina herriko eragile eta instituzio gehiago dira laguntzaile: Orobione jubilatu elkartea, San Benito Ikastola, Azki emakume elkartea, Txindoki gertontologikoa eta Osakidetzaren herriko anbulatorioa.
Hala, boluntarioen lanari esker –ikastolako DBHko eta Batxilergoko ikasleak, adibidez–, gerontologikoko egoiliarrek ere Pausokan parte hartu ahalko dute, tarteka.