Marino Lejarreta VI. Klasikoaren sailkapenak eta bideoa
Aurten 51 taldek hartu dute parte, launaka erlojupekoan parte hartuz. Ordiziako Martinez jatetxeak irabazi du orokorra, eta profesional ohien artean Iban Mayoren taldeak. Albistea barruan dituzue sailkapenak eta Gotzon Aranburuk egindako bideo laburpena.
Bai eguraldi zein giro aldetik borobil atera zen atzo Marino Lejarreta VI. Klasikoa. Lauko txirrindulariko 51 taldek parte hartu zuten denera. 11 kilometro egin behar izan zituzten erlokupekoan, Ordizia eta Alegia artean. Eguna borobiltzeko bazkari jendetsua egin zuten Beti-Alai pilotalekuan.
SAILKAPENAK
Orokorra
1. Martinez jatetxea taldea……………………….00:15:27
2. Tolosaldea Lanbide taldea…………………… 19 segundora
3. Iban Mayo taldea…………………………………31 segundora
Txirrindulari profesional ohiak
1. Iban Mayo taldea…………………………………00:15:58
2. Abraham Olano taldea…………………………denbora berean
3. Igor Astarloa taldea……………………………..2:10era
Babesleak
1. Euskaltel taldea……………………………………00:16:41
2. Sport Alegi taldea………………………………..32 segundora
3. Orbea taldea……………………………………….59 segundora
Emakumezkoak
1. Barriola Team taldea…………………………….00:20:48
2. Agerremendia Team taldea……………………2 segundora
Zikloturistak
1. Martinez jatetxe taldea………………………….00:15:27
2. Tolosaldea Lanbide Heziketa taldea……….19 segundora
3. Etxeondo Team taldea…………………………..33 segundora













