Udako argazki lehiaketaren irabazleek jaso dituzte sariak
GOIERRIKO HITZA-ren Udako XVII. Argazki lehiaketaren irabazleek jaso dituzte haien sariak Beasaingo Nafarroa23 estudioan egindako ekitaldian.
Sari banaketara inguratu ziren saritu eta partaideak, Joxe Mari Telleria argazkilariarekin eta GOIERRIKO HITZAko ordezkariekin. Argazkia: Gorka Gomez Joan den osteguneko arrats-iluntzean Beasaingo Nafarroa23 estudioan egin zen sari banaketa ekitaldiarekin amaitu da GOIERRIKO HITZAren Udako XVII. Argazki lehiaketa. Lau irabazleek haien sariak jaso zituzten, eta lehiaketan parte hartu duten 51 argazkien erakusketa ere ikusi ahal izan zuten. Ekitaldia bukatzeko taldeko argazkia atera zuten sarituek, ekitaldira gonbidatutako hainbat partaidek eta HITZAren ordezkariek.
Sari banaketan izan ziren partaideek beraien argazkia jaso zuten paperean. Gainontzeko partaide guztien argazkiak HITZAren Beasaingo bulegoan daude, eta jaso nahiko lukeenak bertatik pasatzea besterik ez luke egin behar.
GOIERRIKO HITZAren lantaldeak eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu duten argazkizale guztiei, lehiaketa babestu duten entitateei, eta baita Jose Mari Telleria argazkilariari ere.
SARITUAK ETA SARIAK

Maider Artola beasaindarra Hitzakideen 1. saria jasotzen Mikel Albisu ‘Goierriko Hitza’-ko ordezkariaren eskutik. Argazkia: Gorka Gomez
Hitzakideen 1. saria: Maider Artola (Beasain): Cap de Bol
- Saria: Bi egunetarako egonaldia nekazalturismo batean. Nekaturrek eskainia

Jon Esnaola idiazabaldarra Hitzakideen 2. saria jasotzen Mikel Albisu ‘Goierriko Hitza’-ko ordezkariaren eskutik. Argazkia: Gorka Gomez
Hitzakideen 2. saria: Jon Esnaola (Idiazabal): Ibon de Plan
- Saria: Zeraingo Ostatuan otordu bat.

Eider Deba idiazabaldarra Argazki onenaren saria jasotzen Mikel Albisu ‘Goierriko Hitza’-ko ordezkariaren eskutik. Argazkia: Gorka Gomez
Argazkirik onenaren saria: Eider Deba (Idiazabal): Argazkirako prest
- Saria: Manipelek eskainitako 60x100ko argazki handitzea, Kappa euskarrian.

Ioritz Barandiaran lazkaotarra Irakurleen saria jasotzen Mikel Albisu ‘Goierriko Hitza’-ko ordezkariaren eskutik. Argazkia: Gorka Gomez
Irakurleen saria: Ioritz Barandiaran (Lazkao): Itsas lehoia
- Saria: Manipelek eskainitako 50x80ko argazki handitzea.

‘Goierriko Hitza’-ren Udako XVII. Argazki Lehiaketaren lau sarituak, Beasaingo Nafarroa23 estudioan. Argazkia: Gorka Gomez













