Musika, dantza eta herri kirola
Korostiren eta Korrontziren arteko Koplariak ikuskizun berria larunbatean estreinatu zuten, Urbeltz pilotalekuan. Euskal tradizioen laburpen bat da: musika, dantza, herri kirolak… eta, «batez ere» euskara. Harmailak bete egin ziren. Giro «ikaragarria» izan zela nabarmendu zuten protagonistek.












