Gorka Hermosa soinujolea, Musika Bizi zikloan bihar
Musika Bizi programaren hirugarren edizioan izango diren lau kontzertutik bigarren emanaldia izango da bihar, ostiralean. Gorka Hermosa soinujole urretxuarra eta Jose Luis Monton gitarra-jolearen proposamen originalaz gozatzeko aukera izango da; Flamenco Etxea 2 aurkeztuko dute, Mariana Collado dantzariak lagunduta.
Ordiziako Herri Antzokian izango da, 19:30ean. Sarrerek 10 euro balio dute. Halaber, programa osorako abonuak ere eros daitezke, 28 euroan.












