Berrikuntza proiektuengatik aitortza
Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Goierri, Urola Kosta, Debagoiena eta Debabarrena hogeita hamahiru entitatek enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso zuten, atzo, Goierri Valleyren egoitzan, Ordizian, egin zen ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, SPRIren eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik. Goierriko 11 enpresa daude aitortza jaso dutenen artean. Guztira, 209 enpresei aitortza egingo diete, hurrengo asteetan.













