Ameztikoak Goierriko parajeetan ibiliko dira hurrengo etapan
ZEGAMA // Amezti Mendi Elkarteko kideek Gipuzkoako biraren zortzigarren etapa burutu dute, Leintz Gatzaga eta Arantzazu artean, igandean. Etapa luzea izan arren, eguraldia lagun izan zuten, toki ederrak ikusi zituzten eta egun polita igaro zuten inguratu zirenek. Hurrengo etapak, etxe ingurutik izango dituzte, Zegama eta Goierriko txoko ezagunetan.












