Nerea Kortajarena izango da EH Bilduren herri batzarrean
ORDIZIA // EH Bilduk herri batzarra deitu du Ordizian. Gaur arratsaldean izango da, Barrena Kultur Etxeko areto nagusian, 19:00etan. Bertan izango da Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkidea. Kokapen politikoa eta ikasturteko lan erronkak izango ditu hizpide. Lan taldearen aurkezpena ere egingo dute.













