Egea, munduko mendi lasterketa txapelketan
URRETXU // Aritz Egeak munduko trail running txapelketan parte hartuko du azaroaren 5ean, Thailandian. Egeak 80 kilometroko eta 4.910 metroko desnibeleko ultra trail proban parte hartuko du. Azken entrenamendu luzea egin ondoren, Instagram-en bere iritzia eman du. «Thailandiara goaz errusiar erruletan jokatzera. Egin duen bero eta hezetasunarekin horixe izango da lasterketa hura».













